XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eleizako oitura berriak aldatu dute bazkarietako oitura zaarra.

Zarra bait zan oitura ori zaarrik bada gure artean.

Liturji-arloan aldaketak izan ditugu: Meza latiñez eta bastarrera begira egiten zana, orain aurrera begira, erriari begira, eta erriaren izkuntzan egiten degu....

Barau luzeak bear baziran Meza eman eta Jaunartzeko oraiñ ordubeteko barau naikoa da....

Leenago, baraugaitik, Mezak eta Illetak goizetik egiten ziran; baiña, orain guztia, edo geienak beintzat bai, arratsaldetik egiten dira, erosoago dalakoz.

Orain millaka urte sinismen-arrazoiak zeuden tartean illeta-bazkariak egiteko: etxea bait zan illerri eta illetak etxean egiten ziran sutegiaren inguruan, eta illeta eguneko bazkaria sakratua zan eta illetaren zati bereizia izan ere....

Gerora, oiturak jarraitzen zuan, zergaitik garbi jakin gabe, oitura-beraren indarrez eta illetak, goizetik egiten zirala, bazkaria oso egoki zetorren illeteen eleizkizuna bukatzeko.

Illetak arratsaldera pasa diranean, bazkariak bere giroa galdu du.

Eta giroa galtzean oitura bera galdu da.

Aya`n eta Aulestia`n bazkaria merienda egin dute, oiturari nolabait ere, jarraitzeko....

Baiña, oitura zaar ori betirako galdu da.

Asierako arrazoi zaarrak aspaldi galdu ziran etxetik eleizeetara illetak eraman ziranean; baiña, alaz ere, eta artan iaioak gaituk euskaldunok, oiturari eutsi genion, barneko mamia galduta bazeukan ere.

Otoitzak illeta-bazkarian

72 parrokietatik 44`k erantzuten dute, baietz egiten zirala otoitzak otordua asteko eta zenbait tokietan amaitzeko ere bai.

21`ek ez dute erantzunik eman.

Zer? Zer otoitz egiten dira illeta bazkarietan? Geienetan Gure Aita bat edo geiago, erresponsoen antzera.

-Otoi luze bat: Gizaburuaga-Aulestia`n.

- Otoi luzek: erderaz eta latiñez, sakristauak: Olaberria`n.

Onek zera dakarkit gogora, aztikerietan ere azti euskaldunek erdera erabilli izan oi dutela geienetan: izkuntza misterioso batean, alegia...